Bannière Pintxo

Pintxo Egunaren 15. urteurrena
Ostirala, 2026ko maiatzaren 8a | 18:00 - 22:00 | BAIONA

Kontzeptua

2026ko maiatzaren 8an (ostirala), Baionan, 18:00etatik 22:00etara, 40 peñek Pintxo Egunaren edizio berria eskaintzen daukute.
Etor zaitez Baionako peñak ezagutzera (edo berriz atzematera), pintxoak dastatuz giro goxo eta kultur ekitaldi batean.
Ekitaldia Baionako peñetan, Baiona (Frantzia) egiten da.

ORDUTEGIAK
18:00: Baiona Txikiko peñak irekitzen dira (bakarrik)
19:00: Baiona Handiko gainerako peñak ere irekitzen dira

Egun berean, pintxoa zuzenean peñan erosten duzu: pintxo bakoitza 1€.

18:00etan Baiona Txikitik has dezakezu ibilaldia, lehen pintxoak dastatzeko.
Gero, 19:00etatik goiti, segi Baiona Handiko peñetan barna.

Baina adi! Peñek ahal duten pintxo gehien prestatzeko indar guziak ematen badituzte ere, arrakasta handia izaten da… eta lehen helduek hartzen dituzte lehenak! Beraz, ez luzaz egon: Baiona Handian pintxo guti gelditzen bada, gogoan har ezazu 20:30etik goiti Baiona Txikira jaustea, han peña batzuek oraindik “altxorra” gordetzen baitute!

Elkartasunari ekarpena

Sortzetik, Pintxo Egunak diru-bilketa ere egiten du Baionako elkartasun elkarte batzuen alde.
Helburua argia da: bildutako diruaren zati handi bat elkartasun proiektuetara bideratzea, elkarte horiek herritarren ongizatearen alde egunero lanean ari direlako.

2023an, 10. edizioan, urrats handiagoa egin genuen: emakumeen harrera etxe baterako (mugikortasun murriztua dutenentzat egokitua) laguntza bideratu zen, Atherbea elkartearekin elkarlanean.

Urrezko Pintxoa eta Publikoaren Saria

Urrezko Pintxoa

Hasieratik, peñen artean lehiaketa gastronomikoa ere bada. Sukaldarien sormena pizteko eta gero eta pintxo harrigarriagoak sortzera bultzatzeko, epaimahai profesional batek prestakinak dastatzen ditu, eta trofeo mitikoa nori emanen zaion erabakitzen: Urrezko Pintxoa!

EZAGUTU EPAIMAHAIA

Pintxo Eguna antolatzen dute Zirtzilak peñak eta Baionar Elkarteen Taldekatzeak.

Izena emateak martxan dira! Apirilaren hasierara arte, hemen behean peñen zerrenda emanen da.

Ohiko galderak – Pintxo Eguna

Pintxo Eguna Baionan antolatzen den ekitaldi gastronomiko eta besta girokoa da, pintxoen euskal tradizioan oinarritua. Egun batez, Baionako peñek beren pintxoak eskaintzen dituzte hiriko karriketan, pintxo bat euro baten truke (1 €).

Oso erraza da: parte hartzen duen peña bakoitzak pintxo bat eskaintzen du 1 €tan. Pintxoak zuzenean karrikan saltzen dira, auzo bakoitzari dagozkion ordutegietan. Nahi duenak libreki dastatu dezake, edo bestela dastatze ibilbide batean parte har dezake, txartel sistema baten bidez.

Pintxo Eguna Baionako erdigunean egiten da, bereziki Baiona Ttipian eta Baiona Handian. Peña bakoitza erraz atzemateko, peñen mapa interaktiboa eskuragarri da.

Pintxo Eguna ostiralez egiten da, bi une nagusitan:
  • Baiona Ttipia: 18:00etatik aitzina
  • Baiona Handia: 19:00etatik aitzina (eta, oro har, 22:00ak arte)
Urtero, data eta ordutegi zehatzak webguneko hasierako orrian argitaratzen dira.

Bai. Pintxo Eguna ekitaldi solidarioa da. Edizio bakoitzean bildutako irabaziak elkarte solidario bati ematen zaizkio. Sortu zenetik, ekitaldiak hamarnaka mila euro bildu ditu tokiko eta nazio mailako kausen alde.

Ez. Sarrera doakoa da eta edonor etor daiteke libreki. Pintxoak bertan erosten dira zuzenean. Esperientzia osoagoa nahi dutenentzat, posible da ibilbide-txartel bat aitzinetik erostea, txartel salmentaren bidez.