Bazkideak

Pinxto Eguna 2025 Baionako Hiriak sustengatzen du.
Esker berezi bat eman nahi diegu zerbitzu teknikoei, eta bereziki ekitaldien zerbitzuari, azken momentuan ere emandako laguntza eta irtenbideengatik. Txalo deneri!

Baionako Turismo Bulegoa

Baionako Turismo Bulegoa Pintxo Egunaren partaide ofiziala da, pasaporteen salmentarako bere txarteldegi sistema eskainiz.
Baionako Turismo Bulegoa ezagutu

Pintxo Egunak Baso Berri erabiltzen du edalontzi berrerabilgarrietarako

Baso Berri Baionan sortutako enpresa bat da, 2006tik hona edalontzi berrerabilgarri eta pertsonalizagarriak fabrikatzen, saltzen eta alokatzen aditua. EHZ festibaleko antolatzaile talde baten ekimenez sortua, xedea da plastiko-hondakinak gutxitzea ekitaldietan, gordailuzko eta iraunkor diren edalontziak proposatuz. Sortu zenetik, Baso Berrik 15.000 tona plastiko baino gehiago aurreztea lortu du Frantzian.

Baso Berri Baionako Bestak, Garorock festibala edo Aviron Bayonnais estadioa bezalako ekitaldi nagusiekin kolaboratzen du. Itzultzen diren edalontzien garbiketa gizarteratze-enpresa batek egiten du, konpromiso etiko eta lokalari eutsiz.
Informazio gehiagorako, joan haien webgunera: https://basoberri.com