Erabiltzeko baldintza bereziak – « Circuit » sarrera Pintxo Eguna 2026

🌟 "Ibilbide gastronomikoa" aurre-erreserbatuta! 🌟

Berandu arte lan egiten duzu? Pintxorik onenak galduko dituzun beldur zara?

Aurten, harrera hobea eskaintzeko, Pintxo Egunak aurrez erositako ibilbideak abiarazten ditu!
🍴 7 ibilbide ezberdin, bakoitzak 6 peñatan 6 pintxo barne.
⏰ Peña bakoitzak 21:00ak arte bermatzen dizu zure pintxoa.
Kontuz, 21:00ak arteko epea duzu zure pintxoa jasotzeko. Ordutik aurrera, elkarteak ez du pintxoaren eskuragarritasuna bermatzen.

Nola funtzionatzen du?
✔️ Zure ibilbidea aldez aurretik erosten duzu
✔️ Egunean bertan, zure erritmoan ibiliko zara zure ibilbideko 6 peñetatik, estresik gabe

Helburua

Pintxo Eguna 2026eko « Circuit » sarrera aitzin-ordaindutako bono bat da, ez da itzulgarri, eta bere jabeak sei elkarte (peña) bayonatarretan pintxo bat (euskal espezialitate gastronomiko bat) dastatzeko aukera emaiten dio. Ekitaldia 2026eko maiatzaren 10ean, larunbatez, iraganen da Baionan.

Sarreraren edukia

Sarrera bakoitzak sei elkartez osatutako ibilbide finkatu bati dagokio. Elkarte bakoitzetik pintxo bat jasotzeko eskubidea emaiten du, gehienez sei pintxo guztira.
Parte hartzen duten elkarteen zerrenda ofiziala une oro ikusgai da webgune honetan: www.pintxoeguna.com

Balioa

Sarrera baliozkoa da bakarrik 2026eko maiatzaren 10ean, larunbatez, honako ordutegietan:

  • 18:00etatik 21:00etara, Baiona Ttipiko elkarteetan,
  • 19:00etatik 21:00etara, Baiona Handiko elkarteetan.

Sarrera ez da erabilgarria ordutegi horietatik kanpo, eta ez da trukagarria ezta itzulgarri ere, erabilpen oso edo partzialik ez bada, atzerapenaren, ezin etortzearen edo jendetzaren ondoriozko produktu gabeziaren kasuan ere.

Erabilera moduak

  • Sarreraren jabeak bere ibilbidean agertzen diren sei elkarteetara joan beharko du.
  • Elkarte bakoitzean, sarrera aurkeztu beharko du, eta elkarteak hura balioztatu eta markatuko du, pintxo baten truke.
  • Pintxoa jasoa denean, bigarren zerbitzu bat ezin da eskatu elkarte berean.

Garrantzitsua – Bermearen mugak

  • Sarrerak pintxo bat eskuratzeko eskubidea bermatzen du elkarte parte-hartzaile bakoitzean, goian zehaztutako ordutegien baitan.
  • 21:00etatik aitzina, antolatzaileek ez dute pintxoen eskuragarritasuna bermatzen. Atzerapenaren edo jendetzaren ondorioz pintxoa jasotzerik ez bada, ez da kalte-ordainik, itzulketarik edo egunik aldaketarik eginen, pintxo guztiak eskuratu ez badira ere.
  • Sarrera honek ez du lehentasunik ematen ilaretan, ezta sarbide zuzena bermatzen ere.

Baldintzen onarpena

Sarrera erosteak, baldintza berezi hauen onarpen osoa eta baldintzarik gabekoa dakar. Erabiltzailea da bakarrik arduradun, ordutegiak eta erabilera egokia errespetatzearen aldetik.

Aplikagarri den legea – Eztabaidak

Baldintza hauek Frantziako legeari lotuak dira. Eztabaidaren kasuan, aldeek adiskidetsuki konpontzen ahaleginduko dira. Hala ez bada, auzia ohiko arauen arabera eskumendun auzitegietan aurkeztu ahalko da.